New Horizons Plutonerako bidean da

Bi egunetan jaurtiketa atzeratu eta gero, atzo jarri zuten espaziorako bidean New Horizons zunda Floridako Cañaberal lurmuturretik. NASAren misio honen helburuak Pluton eta Txaron dira, gure eguzki-sistemako azken muturrean dagoen planeta eta haren ilargia, hain zuzen ere.

2015ean iritsiko da zunda Plutonera, eta planetaren eta ilargiaren gainazala, geologia eta atmosfera aztertuko ditu. Ondoren, Kuiperren gerrikora zuzenduko da. New Horizons ez da Lurrera itzuliko.

Ikusten denez, azkenaldian, jaurtiketa baten baino gehiagoren berri ematea tokatu zaigu. Urrutira joan gabe, duela pare bat aste ESAren Galileo sistemaren lehenengo satelitea jaurti zutela kontatu genizuen atal honetan bertan.

Argazkia: NASA.

Nagore Rementeria Argote

Elhuyar Zientzia Kimikan lizentziatua eta Elhuyar Zientzia unitateko arlo-arduraduna

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia