}

Neutrinoak argia baino azkarrago mugitzen direla berretsi dute OPERA proiektuko ikertzaileek

2011/11/18 Elhuyar Zientzia

Irailaren 22an atera zuten argitara LHCtik ateratako neutrinoek 2,43 milisegundo behar zituztela Gran Sassoko laborategira iristeko; argiak baino 60 nanosegundo gutxiago, hain zuzen. Eta orain, beste neurketa batzuk egin ondoren emaitza bera lortu dute.

Hala, emaitzak aldizkari zientifiko batera bidaltzea erabaki dute. OPERA proiektuaren barruan ez dute erabateko adostasuna lortu, baina bai gehiengo batena. ScienceNow-ren arabera, hasierako emaitzak sinatu ez zituzten ikertzaileetatik lauk erabaki dute orain sinatzea, baina beste lauk atzera egin dute. Guztira 180 ikertzailek sinatu dute, eta 15ek ez.

Gai honi buruz gehiago jakiteko, guztiz gomendagarria da Jose Ignacio Latorre Bartzelonako Unibertsitateko fisikariak Donostian eman zuen hitzaldia:

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia