Neurrira egindako azpitituluak

2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ikusle bakoitzari egokitutako azpititulu-sistema bat urtearen amaierarako egon liteke prest.

Sistema berriak soinu-bandarekin batera kodifikatzen ditu azpitituluak, eta, horri esker, hizkuntza aukera daiteke beharren arabera. Orain arte pelikulan bertan jartzen ziren, azpitituluak, eta kopia bakoitzean hizkuntza bakarra erabil zitekeen.

Azpitituluak pantaila txiki pertsonaletan ikusteko teknika ere prestatu dute, behar dituztenek baino erabili behar ez izateko. Sortzaileek batez ere gizarte eleanitzak eta entzumen-arazoak dituzten ikusleak kontuan izanik garatu dute sistema.