}

Nazioarteko Estazio Espazialera sartzen

1999/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria


Discovery espazio-ontziko astronautak jadanik Nazioarteko Estazio Espazialera (ISS) sartzeko prest daude, azkeneko sei hilabeteetan lehenengo aldiz.Horretarako lehenik beraiek eta beren ondorengoek erabiliko dituzten 1.500 kilo ekipamendu sartu beharko dituzte ISSko Zarya eta Unity moduluetara. Era berean estazio espazialaren lehen mantenimendu-lanak eragiten hasiko dira, energia gordetzen duten bateriek ez baitute funtzionamendu onena izan azkenaldian.

Bestalde, Zarya moduluan isolamendu akustikoa ezarriko da, zenbait haizagailuk sortzen duten zarata murrizteko. Egokitze-lan hauen ondoren ISS estazio espaziala prest egongo da astronauten bizitoki izateko, makina bat laborategi eta kontrol-gela edukitzeaz gain.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia