}

Nanosatak: NASAren erronka berria

1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

2003. urtean bidaliko ditu NASAk Nanosat izendatutako hiru satelite berri espaziora. New Milenium programa berriaren barruan dagoen proiektu honek teknologia berriak probatzea du helburu. Nanosat hauen ezaugarriak guztiz bereziak dira: itxura oktogonala, 40 cm luze eta 20 cm garai, eta 10 kg-ko pisua besterik ez. Hau da, ez dira etxeko telebista baino handiagoak. Gainera, zunda "adimentsuak" dira, orain artekoek izan duten baino autonomia handiagoarekin. Hiru sateliteak Lurraren magnetosferan jarriko dira orbitan, daramaten materialaren erresistentzia probatzeko asmotan eta, emaitza onak lortuz gero, espazioaren esplorazioan erabiliko dira etorkizunean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia