Nanolorea

2004/06/24 Elhuyar Zientzia

Fisikariek lore-itxurako nanoegiturak egin dituzte.

Hara! Egitura hau eta honen antzeko beste batzuk egin dituzte fisikariek Cambridgeko nanoteknologia-zentroan. Lore bat ematen du, ezta? Baina ez da lorea, baizik eta galio metalaren tantatxo batetik abiatuta siliziozko gainazal baten gainean 'hazten' diren egituretako bat.