Musika interneten, dohainik

Itsasontzi piratei buruzko hainbat kontu irakur daitezke aurreko orrialdeetan; ondorengo lerroetan, berriz, Interneteko piratak hizpide. Izan ere, Estatu Batuetako musika- eta teknologia-etxeek, Interneteko piratei aurre egiteko, bat egin dute. Bategitearen helburua, pirateatuko diskoak sarean entzuteko aukerarik ez izatea litzateke.

Musika-etxeek proiektu honekiko duten interesa nabarmena da, sare informatikoan non bilatu jakinez gero, azken nobedadeak entzun eta oso prezio onean entzuteko aukera ugari baitago. Jakina, egoera horretan musika-etxeek uste baino diru-sarrera gutxiago izaten dituzte.

Teknologia-etxeentzat ere interesgarria izan daiteke proiektua, Interneterako tresna digital berriak sortzeko bidea eman dezake eta. Proiektuan 140 musika- eta teknologia-etxek egin dute bat, Universal, EMI, Sony, eta Warner Music enpresa handiak tartean direlarik.

7kn argitaratua

Beñar Kortabarria Olabarria

Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali