}

Molekula bat, transistore bat

2002/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

AP PHOTO/FILE

1965ean, Gordon Moore ingeniariak, Intel enpresaren sortzaileetako batek, mikroprozesadoreek izan dezaketen transistore-kopurua 18 hilean behin bikoiztuko zela iragarri zuen. Geroztik, baieztapen horri Moore-ren legea deritzo. 35 urte inguru pasatu ondoren, lege hori ondo bete dela esan daiteke, baina zientzialariak eboluzio horren muga gertu dagoela iragartzen hasi dira. Muga hori molekulen tamainako transistoreek izango ote diren aztertu beharko dute ingeniariek.

Transistorea 1947. urtean asmatu zuten Bell laborategiko langile batzuek, eta asmakuntza horrengatik 1956ko fisikako Nobel saria eskuratu zuten. Duela hilabete, laborategi bereko beste talde batekoek transistore bezala joka dezaketen molekula multzoak garatu zituzten. Orain, miniaturizatzeko ahaleginean beste pauso bat eman dute, eta multzoak egiten zuena molekula bakar batek ere egin dezakeela aurkitu dute. Etorkizunean transistore atomikoak edo txikiagoak gara litezke, baina oraingoz Bell laborategian ez dute ikusten horrelakoak egiteko aukerarik dagoenik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia