}

Mikroorganismoen ustiaketa energetikoa

2000/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Oxigenorik gabe, itsas hondoetan bizi diren organismoek nitrato eta sulfatoak erabiltzen dituzte energia-iturri modura.

Molekula horiek energia bihurtzeko gertatzen diren erreakzio kimikoek potentzial-diferentzia sortzen dute gunean; bateriaren bi elektrodoen artean gertatzen denaren antzerako fenomenoa, alegia.

Estatu Batuetako bi ikertzailek potentzial-diferentzia hori energia-iturri bilakatu dute eta erregai naturaleko energia-zelula diseinatu dute: elektrodo bat itsas sedimentuan 10 cm lurperatuta eta bestea ur azalean jarrita, 0,03 W m2-ko energia elektrikoa lortzen da; diodo argi-igorle bat pizteko nahikoa energia. Proiektua prototipoa da oraindik, baina potentzia handiagoko energia-zelulak lortuz gero, diodoak ozeanoetan probatuko dira.

Itsas hondoetako mikoorganismoak energia-iturri agortezinak dira teorikoki, mikrobioak etengabe ari baitira lanean. Proiektuak arrakasta izanez gero, mikoorganismoz elikatutako sonar eta buia argitsuak ikus genitzake itsasoan etorkizunean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia