Mezuak
1986/08/01 Iturriotz, J.M. Iturria: Elhuyar aldizkaria
Programa honen aplikazioa edozein izan daiteke: dendetako erakusleihotan oharrak ikustarazteko, definizioak ezagutarazteko, oharrak edo datuak azaltzeko edo oraintxe pasa berriak ditugun hauteskundeetako programa politikoak eta sloganak zabaltzeko.
Programaren mamia, bi instrukzio-lerrotan dago.
20 LET L = LEN A$ eta 100 PRINT AT 11, Z; A$ (P TO U)
Lehendabizikoak A$ aldagaiaren (gure mezua hain zuzen) karaktere-kopurua L aldagaian gordetzen du.
Bigarrenak, A$ aldagaiaren (mezuaren) zati bat idazterazten du; P eta U zenbakizko aldagaiek adierazten duten zatia. Adibide batekin berehalaxe ulertuko duzu.
Demagun Elhuyar-eko Robot industrialak bideoari buruz mezu bat ipini nahi dugula. Hauxe bera:
"BEREZ ASTUNA DEN GAI BATEZ HOGEI MINUTU GUSTORA PASA NAHI BADITUZU, SALGAI DAGO JADANIK ROBOT INDUSTRIALAK BIDEOA (Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ELHUYARera Urbieta kalea 7. Telefono
a
429945)".Mezu honek 200 karaktere ditu, espazioak barne. Beraz 20. instrukzio-lerroak LET L=LEN A$ egikaritzen (exekutatzen) denean, L=200 balioko du. Ondoren pantailaren eskuinaldean mezuaren lehen letra inprimatuko du; P=1 eta U=1 gero lehenengo biak P=1 U=2 [A$ (P TO U)] eta honela mezu osoa idatzi arte. Ikus irudiak.
Pantailan 32 karaktere baino gehiago ez dira sartzen lerro horizontal batean. Beraz: mezua 32 karaktere baino luzeagoa denean, 33. karakterea inprimatzeko P+1 egiten da; hau da:
Mezua amaitzeko beti hutsune batez amaitu behar da. Bestela mezuko azken karakterea 32 bider errepikatuko da pantaila itsusituaz.
Mezua aldatzeko nahikoa da 10 LET A$=" mezua ...... " egitea ondoren ENTER eta RUN sakatu.
PROGRAMA1 REM "MEZUAK J.M. ITURRIOTZ 1986 ©" Oharra: REM instrukzioak ez dute inolako eraginik programan. REM instrukziorik gabe berdin funtzionatzen du. |
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia