Metastasiaren eragilea
2003/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Minbizia sendatzeko zailtasun handienetakoa minbizi-zelulek gorputzean zehar barreiatzeko duten joera izaten da maiz. Izan ere, horrek tratamendua zaildu egiten du nabarmen.
Orain, ordea, minbizi-zelulak jatorrizko ehunetik atera eta leku berrian finkatzen eta hazten laguntzen dien proteina bat identifikatu dute: Raf izeneko proteina.
Proteinaren funtzionamendu okerrak eragiten du metastasia, eta horren aktibitatea inhibitzen duten molekulak aurkitu dituzte. Inhibitzaile horien eraginez, minbizi-zelulek ezin izaten dute leku berrian finkatu.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia