Metamaterialak erresonantzia magnetikoa hobetzeko

Errefrakzio-indize negatiboa duten materialak, metamaterialak, oso berriak dira fisikarientzat. Horregatik ari dira oraindik aplikazio berriak oso azkar azaltzen. Aplikazio horietako bat garatu dute Sevillako Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Metamaterialen bitartez, erresonantzia magnetikoaren teknikaren zehaztasuna eta irismena hobetu dituzte.

Gizon baten belaunen ebakidura aztertu zituzten, erresonantziaren seinalea jasotzen duen harila belaun baten ondoan jarrita. Lehendabizi, ohiko erresonantzia bat egin zuten, eta, gero, bi belaunen artean metamaterial bat tartekatuta errepikatu zuten. Lehenengo saioan ez ziren bi belaunak ondo ikusten (goiko irudia); bigarren azterketetan, berriz, bi belaunen ebakidura ikusten ziren (behekoa). Emaitza horrek iraultza ekar lezake ospitaleetako ekipoetan aplikatuz gero.

Argazkiak: M.J. Freire

Roa Zubia, Guillermo

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna