}

Mekako erromesak babesteko irtenbide zientifikoa

2007/01/22 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia


Iaz, ehunka pertsona hil ziren Mekan, urteroko Hajj erromesaldian; jendetzak berak zapalduta hil ziren. Aurten, aldiz, ez da hildakorik izan, ingeniari alemaniar batzuen lanari esker.

Horretarako, ingeniariek jendetzaren dinamika aztertu zuten bideoen bitartez. Arazo nagusia Jamarat zubian dago (iaz, 362 hildako izan ziren gune horretan), eta bi neurri proposatu zituzten jendetzaren arriskuari aurre egiteko. Alde batetik, norabide bakarreko ibilbide apropos bat zehaztu zuten, jenderen dinamika arriskutsua izan ez dadin. Aurten, erromesak ibilbide horri jarraitzera behartu dituzte agintariek. Eta, bestetik, zubia bera eraldatzeari ekin diote; egitura egokitzen ari dira, sarrera bakarra izan ez dezan. Zubia irudian ikusten den bezalakoa izango da lana bukatutakoan.

Jendetzaren dinamikaren azterketa, irudiak eta bideoak hemen daude ikusgai. Argazkia: Dirk Helbing