Mediterranioa, izurdeen hilerri
1990/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den abuztuaren bukaeran ehundaka izurde hilik azaldu zen Espainia, Frantzia eta Italiako hondartzetan.
Sarraski honen aurrean ikerlariek teoria desberdinak aipatu dituzte, hau da, birus-epidemia, itsas poluzioa, etab. Hala ere, gai hau eztabaidatzeko Madrilen batzar bat antolatu zen irailean. Analizatutako izurdeetatik ateratako datuak ez dute sarraskiaren arrazoia erabat argitzen. Zenbait gorputan birus-infekzioaren aztarnak azaldu baziren ere, beste batzuetan ez zen horrelakorik agertu.
Beraz, zein izan da hiltzailea?

eu es fr en ca gl