Mediterraneoa bi urte eskasean bete zen urez

Mediterraneoa bi urte eskasean bete zen urez
2010/01/01 | Elhuyar
Gibraltargo itsasartearen itxura, duela 5,3 milioi urte. Arg.: Roger Pibernat.

Duela 5,6 milioi urte, Mediterraneoa ozeanoetatik isolatu zen, eta ia guztiz lehortu zen, lurruntzearen ondorioz. Hiru mila urte geroago, ordea, Atlantikoak Mediterraneoa urez betetzeko bidea topatu zuen. Uholde izugarri bat izan zen; orain frogatu dutenez, espero baino askoz ere izugarriagoa, bi urte eskasean bihurtu baitzen berriro itsaso Mediterraneoa.

Orain arte zientzialariek uste zuten Gibraltarko itsasartetik ura pixkanaka sartu zela, baina, CSICeko ikertzaileek egin duten ereduaren arabera, une batzuetan Mediterraneoko itsas maila egunean 10 metro baino gehiago igo zen. Datu sismikoetan eta Gibraltarko itsasartean dauden egitura geologikoetan oinarrituta egin dute eredu hori, eta emaitzak Nature aldizkarian argitaratu dituzte.

1
260
2010
1
016
Geologia
Albisteak
17

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Geologia