}

Martitzeko kronika

1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Martitzen kratere gazteak aurkitu dira. Horrexegatik Martitzeko aktibitate bolkanikoa uste baino berriagoa dela pentsa liteke. EEBBtako Houston-eko unibertsitatean Viking Orbiter 1 sateliteak igorritako irudiak aztertu dituzte eta Marinaris haranean ikus daitezkeen orban beltzak tximinia bolkanikoak direla esan dute.

Tximinia hauen formak eta egitura tektonikoei lotuta egoteak, bulkanismo-mota berezi baten aurrean (Piroklastikoa) gaudela adierazi nahi dute. Bulkanismo-mota hau orain arte Lurra eta Ilargiarena bakarrik izan da. Gainera, tximinien morfologiak eta haizeak oraindik barreiatu ez dituen hauts-pilek, kratereak gazteak direla ematen dute aditzera. Zaharrenak milioi urte gutxi batzuk besterik ez ditu.

Ideia hau konfirmatzen bada, Martitz orain arte uste baino denboraldi luzeagoan izan da aktiboa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia