}

Mars 94 kolokan

1993/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Udazken honetan espero zuten errusiarrek Mars 94 espaziountzia jaurtitzea. Frantzia eta Estatu Batuekin elkarlanean burututako ibilgailu honek, Martitzen inguruan biraka ibili behar du lehenbizi eta gero modulu bat bidaliko du planetaren gainazaleraino.

Modulu horrek, Luna-9 proiektuan landutako teknikaren arabera kameraz hornitutako “arrautza” bat utziko du. Robot bat ere utziko du planetaren gainazalean.

Baina proiektu hau kolokan dago, behar dituzten kredituak oraindik eskuratu ez dituztelako.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia