Magnesioa automobiletan
1997/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Passat B5 modeloan ipiniko duten abiadura-kaxako karterrak ohizkoak baino % 34 gutxiago pisatuko du.
Automobiletan poluzioa saihesteko sistema bat erregai gutxi kontsumitzea da. Gutxi kontsumitzeko ordea, automobilak arina izan behar du eta horretarako aproposa da magnesioa erabiltzea; 1,8 g/ /cm3-ko dentsitatea besterik ez baitu.
Volkswagen etxeak Passat B5 modeloarentzat abiadura-kaxako karterra magnesioz (eta ez aluminioz) egiten hasi da, pisua % 34 txikiagoa delako.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia