Magallaesen Hodeiak ikertzen
1994/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Frantziako Zientzi Akademiak Jacques Boulesteix, Yvon Georgelin eta Yves Monet astronomoei saria eman die “Cigale” izeneko sistema asmatu dutelako. Galaxietako gasaren (gehienetan hidrogeno ionizatuaren) abiadura neurtzeko eskaner modukoa da. Gure galaxiatik gertu dagoen Magallaesen Hodei Txikian abiadura erradialak neurtu dituzte, doitasuna 5 km/s-koa izan delarik.
Doitasun horri esker, ohizko baliabideekin azter ezin daitezkeen dinamiken berri izan daiteke. Hiru astronomoek, esate baterako, Magallaesen Hodei Txikiak bere baitan errotazioa duela aurkitu dute. Bestetik, NGC 2535 eta NGC 2536 galaxien arteko elkarrekintzaren mapa hiru dimentsiotan burutu dute.
Ikerketa hauek astrofisikak dituen arazo nagusi batzuekin badute zerikusia. Unibertsoko masa ezkutua edo sistema dinamikoetan izaten diren materia-trukeak dira puntu nagusi horietako bi.
Orain Esne Bideko nebulosaren mapa hiru dimentsiotan egin nahi dute, eta horretarako dagoenekoz gradu karratu bateko 150 eremu ikertu dituzte. Aspaldiko eztabaida bat argitu nahi da horren bidez. Izan ere, gure galaxiak bi ala lau beso kiribil dituen jakingo bailitzateke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia