Magallaes artizarrerako bidean
1989/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Oso atzerapen luzea izan ondoren, joan den maiatzaren hasieran Magallaes izeneko zunda automatikoak Artizarreko bidea hartu zuen.
Magellaes 1990.eko abuztuan iritsiko da gurearen antzeko planetara eta zortzi hilabetean zehar Artizarra 1.852 bider orbitatuko du. Radarraren bidez Artizarreko gainazalaren %90 miatuko du. Oso bereizmen handiko radarra darama (16 miliakoa) eta Artizarra lehenago bisitatu duten beste untziek (iparramerikarren Pioneer eta sobietarren Venera eta Vega sailekoek) lortutako irudiak baino hobeak eskainiko ditu. Irudi horiei esker, Artizarraren gainazalak plaken tektonikarik duen edo Ilargia bezala solidoa den jakiterik izango da.
Magellaesen misioak gorabehera asko izan du azken hamar urteotan. 1978.ean Pioner zunda Artizarrera bidali zenean, bereizmen handiagoa izango zuen misio baten beharraz mintzatu zen. Urtebete geroago misioa antolatuta zegoen, baina jaurtiketa-data bitan atzeratu zen eta gainera transbordadoreen programa garrantzitsuagoa zenez baztertua izan zen beste behin diru-faltagatik. Bestetik, 1986.ean Challengerak izandako istripuak misioa atzeratu egin zuen berriro.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia