}

Lunar Prospector

1999/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NASA

NASAren ametsetako bat espazioan estazio bat eraikitzea da. Bide horretan ISSa eraikitzen hasiak dira, baina askoz interesgarriagoa litzateke ura legokeen leku finkoa topatzea eta horretan dabiltza Ilargian, ura dagoela baieztatu nahian hain zuzen ere. Helburu horrekin, 1998ko urtarrilaren 4an Lunar Prospector zunda jaurtiki zuten espaziora eta Ilargiari biraka dabil hainbat datu bilduz.

Azkenean, bere lanaldia amaitzen denean Ilargiko gainazalera bideratuko dute, bertan ura dagoela baieztatzeko. Hala balitz, talkak (bi tonako autoak horma 1.700 km/h-ko abiaduran jotzea bezalakoak) ur-lurruna sortuko luke, lurreko eta espazioko behatokietatik ikusiko litzatekeena.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia