Luma zirudien baina bakterioa da
1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Fosilen artean lumaren bat atzematea ez da batere ohizkoa. Hala ere, era horretako zenbait aurkikuntza egin izan da eta bitxikeri gisa gorde izan dituzte paleontologoek. Oker zebiltzan ordea, Britainia Haundiko bi paleontologoen iritziz behinik behin. Bristol-go Unibertsitateko laborategian fosilizazio-prozesua berrituz iritsi dira ondorio horretara paleontologoak.
Entseiu horretan behatutakoaren arabera, fosil-itxura duten lumak fosilizatutako bakterioak dira, zehatzago esanda, denbora igaro ahala suntsitu zuten jatorrizko lumaren forma hartu duten bakterioak. Hipotesi hori baieztatzekotan, fosilizazio-prozesuetan bakterioek duten betekizuna, berriro aztertu beharko da. Zalantzarik gabe, paleontologoen arteko eztabaida-gune berri baten atarian egon gintezke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia