Lehen aldiz, Kavli sariak
2008/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
2000ko abenduan, Fred Kavli filantropo norvegiarrak fundazio bat sortu zuen zientziako hiru arlotako ikerketak sustatzeko: neurozientziakoak, nanozientziakoak eta astrofisikakoak. Besteak beste, sariketa bat antolatu zuen, milioi bat dolarreko sariekin, eta aurten eman dituzte lehen aldiz Kavli sariak. Neurozientziako saria hiru ikertzailek jaso dute, Sten Grillner suediarrak eta Pasko Rakic eta Thomas Jessell estatubatuarrek, neuronen zirkuituen ikerketarengatik. Louis Brus estatubatuarrak eta Sumio Iijima japoniarrak jaso dute nanozientziako saria, nanokristal erdieroaleak eta karbonozko nanohodiak ikertzeagatik, hurrenez hurren. Maarten Schmidt estatubatuarrak eta Donald Lynden-Bell britainiarrak jaso dute astrofisikako saria, quasarrak ikertzeagatik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia