}

Landareen garraio bitxia

2001/09/27 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia


Landareen hazkundeaz arduratzen diren auxinen garraioa bitxia da oso. Orain arte ezezaguna bazen ere, horretarako erabiltzen duten sistema argitzen lagundu dute azkeneko ikerkuntzek.

Aski ezaguna da auxinak direla landareen hazkundeaz arduratzen diren hormonak; zelulen bikoizketan eta luzapenean eragiten dute bereziki. Baina auxinak, ordea, hazten ari diren kimu berrietan sortzen dira, eta landarearen gainerako ataletara zelulaz zelula garraiatu behar dira, zelula-lerro baten zehar. Horretarako, guztiz sofistikatua den garraio-sistema erabiltzen dutela ikusi dute Gerd Jürgens alemaniarrak eta bere lankideek Landareen Biologia Molekularrerako Zentroan.

Harrigarria da nola garraiatzen diren auxinak zelula batetik bestera. Zelularen mutur batean, auxinaren sarrera ahalbidetzen duten garraiatzaileak daude, eta beste muturrean, hurrengo zelularako irteera ahalbidetzen dutenak. Hala ere, orain arte garraiatzaile horiek etengabe mintz plasmatikoari lotuta zeudela uste zen,eta, beraz, zelularen mutur batetik besterako garraioa egiteko, zelularen mintz plasmatiko osoan zehar barreiatu beharko zirela.Baina Jüngens-ek bestelakoa frogatu du. Garraiatzaileak ez daude etengabe mintz plasmatikoari lotuta; zelularen goiko muturretik behekora xixkuen bidez iristen dira. Garraiatzaileak xixkuetan barneratzen dira eta horrelaxe ponpatzen dituzte zelularen beste muturreraino.

Ezkerreko argazkian ikus daitezke auxinak barneratzean eta kanporatzean inplikatuta dauden garraiatzaileak, zelularen bi muturretan; eskuinekoan, ordea, batetik bestera garraiatzeko erabiltzen dituzten xixkuak ageri dira markatuta.

Aurkikuntza honen garrantzi berezia ponpaketa norabide bakarrean gertatzean eta garraiatzaileen banaketa asimetrikoa izatean datza, azken finean horren bidez zelularen

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia