Landare autopolinizatzailea
1991/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
San Jose lore goiztiar ( Primula vulgaris ) izeneko landareak, kezkaturik dauzka aspaldidanik botanikariak. Homostiloa da eta autopolinizatu egiten da; alegia, loreek beti neurri bereko lore-orratzak dituzte eta bere burua polinizatzen du. Polinizatzeko intsektuen premiarik ez duenez gero, oso gutxi hedatzen da landare hau.
Milton Keynes-eko unibertsitateko ikerle-talde britainiar batek lore hau hain gutxi hedatzearen arrazoia aurkitu du. Bere burua ernaltzea oztopoa da lore honentzat. Oparoegia delako, intsektuz polinizatutako San Jose lore arruntek baino polen-hauts gehiago sortzen du. Polen-aleak ordea, askoz ere txikiagoak eta kalitate eskasekoak dira eta ondorioz ernetzeko aukera gutxi dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia