Krilla, krilla eta krilla

Ozeano Antartikoan krill-erreserba handiak topatu dituzte itsaspeko robotiko baten bidez.

Aberdeengo Itsas Laborategiko biologoek, Eskozian, itsaspeko robotiko bat garatu dute, eta hainbat proiektutan ari dira erabiltzen. Azkenaldian, Ozeano Antartikoan saiatu dira urpekariak irits ez daitezkeen tokietara itsaspekoa bidaltzen, izozpean eta Antartikako kostaldetik gertu. Ur sakonetan, krill-kantitate handia aurkitu dute, beste edozein tokitan aurki daitekeena baino bost aldiz handiagoa. Animalia hori animalia handien (pinguinoen, baleen, arrainen eta abar) elikagaia da. Eskoziako ikertzaileek izotza urtzeak krillean nolako eragina izan dezakeen aztertu nahi dute

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Teknologia