Koralak: itsaspeko hiriak
2001/01/03 Elhuyar Zientzia
Arrezifeak kaltzio karbonatoa erabiliz milaka urtetan zehar eraikitako itsaspeko hiriak dira, eta kaltzio karbonatoa ekoizten duten organismoen komunitateez osaturik daude. Kaltzio karbonatoa izaki horien eskeletoa da hain zuzen. Eskeletoek uhinak jasaten dituzten egitura zurrunak eratzen dituzte: arrezifeak. Arrezifeen osagai nagusia koralak eta zenbait alga-espezie direnenean, arrezifeei koralezko arrezife deitzen zaie.
Oinarrizko egiturari kaltzio karbonatoa gehituz koralaren eskeletoa hazi egiten da, eta eskeleto handiago hori kaltzio karbonato gehiago sortuko duten bizidun berrientzako bizileku bilakatzen da. Egoera egokian eta denbora nahikoa emanez gero, pertsona heldua baino handiagoak izatera irits daitezke zenbait koralezko egitura. Batzuen hazte-abiadura ez da urteko zentimetro batera iristen, beste batzuk berriz 10 zentimetro haz daitezke urtebetean.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia