Elhuyar zientziaren komunikazioa

Konposatu organikoak itsasotik akuiferoetara

2003/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Israelen, ur-eskasia izateaz gain, itsasotik poluitzaileak sartzen ari direla ikusi dute.

Israelen bi akuifero nagusi daude eta biak agortzen ari dira; izan ere, berritzen dena baino ur gehiago ateratzen da. Baina, hori gutxi balitz, akuiferoen ur-maila jaisteak beste prozesu bat jarri du martxan; kostaldean, itsasoko urak are eta indar gehiago egiten du akuiferoetako urarekin orekatu nahian eta ur geza gazitzeaz gain konposatu organikoak barreiatzen ditu.

Efektu hori nahiko harrigarria egin zaie zientzialariei, konposatu organikoak ez baitira uretan disolbatzen. Hori dela eta, Weizmann Institutuko ikertzaileek laborategian egin dute lan eta akuiferoen eta itsasoaren arteko faseartea, lurrez eta hondarrez osatua, erreproduzitu dute.

Eta efektuari ondorengo azalpena eman diote: ur gazitan disolbatutako gatzak are eta zailagoa egiten omen du konposatu organikoak disolbatzea eta, ondorioz, gradienteak ur gezatara bultzatzen ditu. Kostaldeko olatu eta korronteek prozesua gerta dadin laguntzen omen dute.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia