Koloretako lehen telefono mugikorra

Koloretako lehen telefono mugikorra


T720 izena du Motorola etxeak Europan merkaturatu duen koloretako lehen telefono mugikorrak; alegia, koloretako pantailak dituen lehen mugikorra. Telefonoak bi pantaila ditu: nagusiak 4.096 kolore eta 120x160 pixel-eko bereizmena du; pantaila txikiak, berriz, 96x32ko bereizmena du, eta telefonoa konektatu barik oinarrizko informazioa ikusi ahal izateko erabiltzen da.

85 gramoko pisua eta GPRS sistema ditu, WAP teknologia erabiltzen du, EMS mezu-sistemarekin bateratzeko aukera du, ahots bidezko aginduak onartzen ditu, mezu elektronikoak bidal ditzake.... gutxi gorabehera 500 eurotan saltzen dute.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Komunikazioa