}

Kolibriak, jatorriz europarrak

2004/05/14 Elhuyar Zientzia

Kolibri gehien-gehienak Amerikaren hegoaldean eta erdialdean bizi dira. Nork pentsatuko zuen, bada, kolibria europarra izan zitekeenik?

Gaur egun ez dago kolibririk Europan. Hirurehun espezietik gora ezagutzen dira, eta gehien-gehienak Amerikaren hegoaldean eta erdialdean bizi dira. Nork pentsatuko zuen, bada, kolibria europarra izan zitekeenik?

Alemanian aurkitutako fosil batek eman die argibidea paleontologoei. Izen esanguratsua jarri diote fosileko kolibriari: Eurotrochilus inexpectatus . Izen horrekin argi utzi dute nolako ezustekoa izan den duela 30 milioi urteko kolibri baten fosila Europan aurkitu izana.

Aurkikuntza honek, orain arte zituzten zalantzak argitzen lagundu du, baina galdera gehiago ekarri dizkie ikertzaileei, ez baitzuten espero kolibrien arbasoen bila Europara joan beharko zutenik.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia