}

Klonaturiko txerriek ez dute birizik iraun

2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Connecticut-eko Unibertsitatean lau txerri klonatu dituzte Dolly ardia klonatzeko erabili zuten teknika bera erabiliz, zenbait aldaketa txiki eginda. Emaitza ez da oso ona izan, lau txerriak hil egin baitira sei hilabete bete baino lehen. Lehenengoak egun bat bera ere ez zuen bizirik iraun, eta gainerako hirurak bihotzekoak jota hil dira sei hilabete baino lehen. Ondorioz, ikertzaileak bihotzaren funtzionamenduan eragin gehien duten geneak aztertzen ari dira, animaliak klonatzean emaitza hobeak lor ditzaten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia