}

Kirolariaren garaiera perfektua

2000/10/10 Mendiburu, Joana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Duela 25 urte Lincon E. Ford zientzialariak hasi zuen ikerketa baten emaitzen arabera, kirolean zerikusi handia du atletaren altuerak. Oso kirol gutxitako kasua izan arren, kirolari handi eta txikiek badituzte beren abantailak.

Adibidez, gimnasta txikiek askoz azkarrago egiten dituzte biraketak, airekoak batez ere. Altuera ertaineko kirolariak, berriz, ia kirol guzietan errazago lortuko du goi mailako izatea. Adibidez, boxeolari garaiek nahiz eta jo eta irismen handiagoa izan, azelerazio geldoa dutenez, altuera oztopo dute. Pisu jasotzaile batek altxa dezakeen zamak ere zerikusi handiagoa du kirolariaren garaierarekin pisuarekin baino.

Bitxikeria gisa, futbola da garaierak eragin gutxien duen kirola. Horregatik izango da munduan gehien jokatzen den kirola.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia