}

Kezko eraztuna

2000/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Siziliako Etna sumendia zelatatzen dabiltzan bi ikertzailek honako irudi ikusgarria jaso dute: sumendiak botatako kezko eraztuna. Eraztun honek 200 bat metroko diametroa zuen, 1.000 metroko altuera harrapatu zuen eta 10 minutuz egon zen zeruan. Lehenengo aldia da halako eraztunei hain argazki zehatzak egin zaizkiela, orain arte errautsez eta gasez inguratuta behatu baitira. Kezko eraztunak fenomeno bitxiak dira, baina ezezagunak ez. Ikertzaileek argazkiak erabiliko dituzte eraztun hauek zergatik sortzen diren argitu ahal izateko. Guk bitartean, irudien ikusgarritasunez gozatuko dugu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia