}

Katalizatzaile berria

1997/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Liverpoolgo Unibertsitatean aurkitu dute katalizatzaile berria eta horri esker, hondakin organiko toxikoak tenperatura baxuan errauts bihur daitezke. Katalizatzailearen oinarria uranio oxidoa da eta 300 eta 400º C bitarteko tenperaturan hondakin kimiko toxikoak errauts bihurtzen ditu.

Gainera, katalizatzaile arruntarekin konparatuz ez da hain erraz pozoitzen denetakoa. Katalizazio-prozesu berri horretan parte hartzen duten osagaiak ura, karbono oxidoa eta hidrogeno klorhidrikoa dira.

Katalizazio-prozesuetan adituak direnen ustez, aurkikuntza oso garrantzitsua da, errekuntza katalitiko berria eraginkorra, merkea eta segurua baita.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia