}

Kalean eta sarean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia

2019/09/05 Elhuyar Zientzia

kalean-eta-sarean-da-elhuyar-aldizkariaren-azken-z

Inoiz baino mardulago dator azken aldizkaria. Izan ere, orri gehiago eman dizkiogu analisiari, gaia (larrialdi klimatikoa) sakon aztertzeko, eta ikertzaileek bidalitako artikulu gehiago argitaratu ditugu, Gai Librean atalean.

Bestalde, Nerabezaroaren zientzia da aldizkariaren erdiko orrialdeetako erreportajea. Juan Ignacio Pérez Iglesias Fisiologiako katedradunak eta Naiara Ozamiz Etxebarria Psikologiako doktoreak bizitzaren aro hori aztertu dute, bakoitzak bere arlotik, eta haien ekarpenekin osatu dugu artikulua. 

Elkarrizketatu nagusia, berriz, Arantza Aranburu Artano da. Horrez gain, azken laserren gaineko erreportaje luzea, Miren Bego Urrutia Barandikaren lekukotasuna, Mundu Digitala, Istorioa, Ekinean, laburrak eta Itziar Aretxaga Méndez astrofisikariaren argazkiak biltzen ditu azken zenbaki honek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia