Jaiotza goiztiarrak ugaltzen
1988/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Kezka handia sortu du Frantzian egindako inkesta batek. INSERM institutuak egindako azterketaren arabera, jaiotza goiztiarrak itxuragabe ugaldu dira azken urteotan Frantzian. 1971-74 urteetan % 6,1 zen jaiotza goiztiarren portzentaia. Hau beherantz joan zen eta 1982.erako %4 inguruan egonkortu zen. Baina data horretatik hona gora joan da eta 1985.erako %4,8ra iritsi zen. Gainera joera gora jotzekoa da eta zenbait tokitan % 7,7ra iritsiak dira.
Jaiotza goiztiarrak ugaltzearen arrazoia zera dateke: haurdunaldian dauden emakumeen segimendu mediku txikiagoa egitea; lehenengo sei hilabeteetan batez ere.
Arazoa kezkagarria da, zeren eta ume jaioberriaren osasun-egoerarentzat arriskua handiagoa izateaz at, umeen hilkortasun-tasa hazi egin bait daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia