}

Jaioberrien mundu zaratatsua

2001/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Washingtongo Unibertsitateko zientzialariek egindako ikerketa baten arabera, haur jaioberriak ez du pertsona helduok bezala entzuten. Jaioberria zaratak bereizteko gai da, baina tonuak bereizteko arazoak izaten ditu. Soinu-maiztasun guztiak batera entzuten ditu eta, askotan, zaila egiten zaio soinu bakarra beste guztietatik bereiztea.

Helduok, ostera, soinuak entzun eta jatorriaren arabera bereizten ditugu, eta benetan entzun nahi dugun hartan jartzen dugu atentzioa. Gainera, jaioberriak baino maiztasun banda estuago batean entzuten dugu. Jaioberrien entzumena funtzionala da; 10 urte inguru arte, entzumenaren sentsibilitatea hobetu egiten da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia