}

Izurde baten heriotza

2005/03/31 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Atzo izurde bat aurkitu zuten hilda Pasaiako badian. Izurde ezaguna zen; Donostiako eta Pasaiako badietan denbora asko eman du, zazpi urte guztira, eta kostako jendea ohitua zegoen inguru haietan ikusten. Pakito deitzen zioten Donostian eta Rufino Pasaian. Izurde handia (Tursiops truncatus) espezieko arra zen. Aranzadi eta AMBAR elkarteetako biologoen ustez, biriketako infekzio batek hil du izurdea; dena dela, nekropsia bat egingo diote, eta bi aste barru jasoko dituzte emaitzak. Aranzadiko egoitzaren ondoan lurperatuko dute, bi urte barru hezurdura garbia berreskuratu ahal izateko.