Elhuyar zientziaren komunikazioa

Izotzaren aurkako sistema duten arrainen paradoxa ebolutiboa

2014/10/22 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Antartikoko uretan bizi diren arrainen izotzaren aurkako sistema baliteke orain arazo-iturri bihurtzea arrainentzat beraientzat.

izotzaren-aurkako-sistema-duten-arrainen-paradoxa
Arg. Paul Cziko

Antartikako ozeanoan bizi diren arrain gehienak nototenidoak dira, eta inguru hartako arrain biomasaren % 90 dira. 1960ko hamarkadan, Arthur De Vries ikertzaileak jakin zuen arrain-mota horrek ur izoztuetan bizitzeko duen gaitasunaren arrazoia glikoproteinak ekoizteko sistema dela. Hau da, proteina horiek arrainen odolaizoztea saihesten dute.

Oregoneko Unibertsitateko Paul Cziko doktoretza-ikasleak, arrain nototenidoen izozteen aurkako sistema ikertu du, eta ikusi du sistemak albo-ondorioak izan ditzakeela uraren tenperatura igotzen denean. “Tenperaturak gora egiten badu ere, arrainen odoleko izotz-kristalak ez dira hausten. Baliteke proteina horien eboluzioaren ezusteko ondorioa izatea. Bizi diren bitartean izotz-kristalak izango badituzte, pentsatzekoa da denborarekin eta uraren tenperatura igotzen bada, izotz-partikulek kapilarrak buxatu edo hanturak eragingo dizkietela”.

Ikertzaileak oraindik ez dira gauza izan horrelako ondoriorik antzemateko, baina Czikok balizko mehatxu horiek biriketan pilatzen den amiantoarekin edo burmuinean sortzen diren odolbildu arriskuarekin parekatzen ditu. Ikerketa egiteko, Paul Czikok, Illinois-eko Biologia Animaleko ikertzaileekin egin du lan. Tartean arrain nototenidoen izozteen aurkako sistema deskribatu zuen Arthur De Vries zegoen.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia