}

Izotz amorfoaren aldaera berri bat sortu dute

2023/02/13 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

izotz-amorfoaren-aldaera-berri-bat-sortu-dute
Izotz amorfoa sortzeko esperimentuaren irudi bat. Arg. A. Rosu-Finsen, Christoph Salzmann

Ur izoztuaren 20 fase kristalino eta izotz amorfoen bi familia ezagutzen zituzten zientzialariek. Lurrean ohikoena fase kristalinoa da, eta, horretan, ur-molekulek hexagono-itxurako egitura erregularrak sortzen dituzte. Unibertsoan, berriz, badirudi izotz amorfoa, ez hain erregularra, dela ugariena.

Orain, UCL Londresko unibertsitatean, ezagutzen ez zen izotz amorfo bat egin dute, izotz arrunta txikituta, altzairuzko-bola batzuk egun oso batez aztinduz, ontzi oso hotz batean (-200 ºC). Lortutako izotz amorfoak ia ur likidoaren dentsitate bera du: 1,06 g/cm3.

Ikertzaileen ustez, oso litekeena da horren antzeko izotza egotea izoztutako ilargien barruan. Izan ere, planeta gaseoso erraldoien marea-indarrek izotz mota hori sortzeko prozesua eragiten dute. Gainera, presioa handitu eta berotzean, baliteke berkristalizatzea; horren ondorioz, mugimendu tektonikoak sor daitezkeela iradoki dute. Horrenbestez, esperimentua baliagarria da espazioko uraren itxura aztertzeko.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia