}

Izarren eraketa zuzenean

1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Irudian ikus daitekeen teleskopio hau bere modukoen artean handiena izango da eta aurki Hawaiinn matxan jarriko da. Teleskopio honek espazioaren eskualde milimetrikoa aztertuko du.

Mauna Kea izeneko 4200 m altuerako tontor bolkanikoan egongo da kokatua eta bertan eguratsaren ur-lurrinak ez ditu behaketak eragotziko.

15 m-ko diametroa du eta 300 GHz baino frekuentzia handiagoak aztertuko ditu. Bere antena 276 panelez osatuta dago eta milimetroaren hiru milioirena baino zehaztasun handiagoa du. Espektroaren alderdi hau ia esploratu gabea da eta irratiastronomia eta infragorrizko astronomiaren artean kokatzen da.

Uhin milimetrikoen eskualdean egindako sarrera honek, astronomoek espazioko gas-hodei trinkoen azterketa egitea erraztuko du. Eskualde hauek izpi ikuskorrekiko opakoak dira, baina uhin milimetrikoen tartean dauden izpiekiko erabat gardenak dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia