}

Izarraren hiria

2002/12/03 Elhuyar Zientzia

Hakodate da argazkiko hiria. Argazkia joan den abuztuan egin zen, Nazioarteko Espazio Estazioko leihoetako batetik. Astronauten argazkiak ikerketetan erabiltzen dira, besteak beste, itsas lasterrak eta horrelakoak aztertzeko, uretan islatutako eguzki-argiak nabarmendu egiten baititu fenomeno horiek. Argazki honetan, adibidez, ederki ikusten dira ur barneko uhinak.

Hakodate hiria Japoniako Hokkaido uhartearen hegoaldean dago eta astronautek oso erraz bereizten dute hiri erdiko izarrari esker. Bost puntako izar-itxurako egitura horren izena Goryokaku da eta mendebaldeko estiloan Japonian eraikitako lehen gotorlekua izan zen. 1857-64 urteen artean eraiki zen eta 251.000 metro karratu ditu. Gaur egun parke bat da, eta, hiritarrez gain, turista asko ibiltzen da han.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia