Izar erraldoiaren haurtzaroa

Izar erraldoiaren haurtzaroa


Ondoko irudia espazioko Hubble teleskopioak bidalia da. Sagittarius konstelazioan gugandik 15.000 argi-urtera dagoen Wolf-Rayet 124 izar erraldoiarena da. Izarrak energia itxuragabe igortzen du eta bere atmosfera ere espaziora sakabanatzen ari da.

Horregatik, nebulosaz inguraturik dagoela dirudi, baina honek 10.000 urte besterik ez ditu. Beraz, Wolf-Rayet 124 izarra sortu berria da. Izar erraldoia bere haurtzaroan nekez ikusi ahal izan da, horrelakoen bizialdia ehunka milioi urtetakoa besterik ez delako.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia