}

Itsas zaldiak ere mehatxupean

1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Urtero 20 milioi itsas zaldi arrantzatzen dira Asian. Horietako gehienak, 16 milioi inguru, medikuntza tradizionaleko sendabide gisa erabiltzen dira eta gainerakoak, oroigarri-modura salduko dira Txina, Taiwan edota Hong Kong-eko merkatuetan. Azken 10 urteotan, itsas zaldien inguruko merkatua etengabe hazi da eta eskaria gero eta dibertsifikatuago agertzenda mundu osoan. Ez zarete harrituko beraz, itsas zaldia desagertzeko bidean dagoen animalia dela esaten badizuegu. Izan ere, horixe baita TRAFFIC erakundearen azken txostena irakurriz atera dugun ondorioa.

Urtero 20 milioi itsas zaldi arrantzatzen dira Asian eta arrantza masiboak aldian aldiko espezie-kopurua ezezik, espeziea bera ere jarri du mehatxupean.

Arrantza masiboak aldian aldiko espezie-kopurua ezezik, espeziea bera jarri du mehatxupean. Kumea kanpora bereziki preziatuak dira arrantzaleentzat, ur azpian beren burua ezkutatzen oso trebeak diren animalia horiek errazago ikusten baitira egoera horretan. Ugaldu baino lehen harrapatzeak hortaz, espeziearen iraupena baldintzatzen du.

Oxfordeko ikerlari-talde baten iritziz, itsas zaldien arrantza erabat debekatzeak legez kanpoko arrantza-sareak sortzea ahalbideratuko luke eta beraz, ez da hori irtenbide egokitzat hartzen. Aldiz, Asiako kostaldean arrantza selektiborako guneak sortzea proposatu dute. jadanik era horretako bi gune sortu dira Filipinetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia