}

Itsas txakur edo foken bizimodua

1999/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain arte, izotzak estalitako itsasoetako ugaztun askoren arrantza-teknikak ia erabat ezezagunak ziren, izotzaren azpian jarduten baitute arrantzan. Antartikako McMurdo itsasartean egindako ikerketek, ordea, itsas txakurren arrantza-ohituren inguruko informazio berria dugu. Horretarako hainbat itsas txakurri bideokamera jarri diete buruan eta horiek bizkarrean jarritako bateria, irudi-grabagailu eta neurgailuei konektatu. Tramankulu horien bidez segundoero sakoneraren, abiaduraren eta orientazioaren informazioa jaso dute zientzialariek.

Baita aleten erabileraren eta inguruneko zaraten informazioa ere. Datu horien bidez itsas txakurrek 100 eta 350 m-ko sakoneran arrantzatzen dutela ikusi da, inoiz 700 m-ra arte ere murgildu diren arren. 75 ordutako grabaketetan, berriz, arrainak nola jarraitzen eta harrapatzen dituzten aztertu dute eta, bitxikerien artean, arrain txikiak izotz-arrakaletatik aire-jakoak botaz irtenarazten dituztela ikusi dute ikerlariek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia