Elhuyar zientziaren komunikazioa

Itsas trikua uste baino gehiago bizi da

2004/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Berrehun urte izatera hel omen daiteke itsas trikua, sushia egiteko lehenago batzen ez badute, behintzat. Orain arte, hamabost bat urte bizi zela uste zuten. Ondorio horretara iristeko, bi metodo konbinatu dituzte: alde batetik, tetraziklinarekin markatu dituzte mila eta bostehun itsas triku inguru, eta, bestetik, karbono 14aren proba erabili dute.

Tetraziklina eskeletoari itsasten zaio, eta, horri esker, urtebetean itsas trikua zenbat hazten den neur daiteke. Ikusi dutenez, lehenengo hamar urteetan azkar hazten da, baina gero askoz ere mantsoago. Itsas trikua batzerakoan 8 bat zentimetro luze izaten da, gutxienez, eta neurri horretara iristeko sei urte inguru behar izaten ditu. Ia hogei zentimetroko itsas triku handien neurria hartzeko, ostera, berrehun urte inguru behar dituela ondorioztatu dute.

Karbono 14aren probarekin, berriz, 50eko hamarkada baino lehen jaiotakoak bereizi ahal izan dituzte, garai hartan erabili ziren arma nuklearren eraginez karbono 14aren kantitatea asko handitu baitzen denbora gutxian.

Dena dela, zenbait adituk ikerketa sakonago bat eskatu dute, gisa horretako ondorioek datu gehiago behar dituztelako oinarri gisa.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia