}

Itsas maila gora

1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Duela gutxi Nature zientzi aldizkariak argitaratu duenez, itsasoen maila urtero batezbeste 1,5 milimetro igotzen da. Igoera ordea, klima epeltzeak bakarrik ez omen du eragiten. Gizakiak ere ba omen du horretan eraginik. Lurralde lehorretan izan ere, geruza freatikoetatik ura ateratzen da nekazaritzako lurrak ureztatzeko.

Horrela ateratako ura lurrindu eta laster itsasora joaten da. Oihan tropikala soiltzea da beste arrazoi bat. Metro karratu oihanean 25 litro ur egoten dira, eta oihana luberri bihurtzen bada, ur hori lehenengo atmosferara eta laster itsasora joaten da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia