Elhuyar zientziaren komunikazioa

Itsas harrapariei jarraituta migrazio-korridoreak aurkitu dituzte

Zenbait harrapariren migrazio-bideak alderatzean, ikusi dute askoren bideek gune batzuetan bat egiten dutela

2011/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

itsas-harrapariei-jarraituta-migrazio-korridoreak-
Zenbait itsas harrapariren migrazio-ibilbideak. Arg. Census of Marine Life

Ozeano Pazifikoko bi eremu handi, Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldearen parekoa bata, eta Hawaii eta Alaska artekoa bestea, itsas harrapari handi askoren migrazio-bidean sartzen dira, hasi hegalaburretatik eta baleetaraino. Ondorio horretara iritsi dira Census of Marine Life ekimeneko zientzialari batzuk, harrapari ugariren migrazio-bideak alderatzean. Nature aldizkarian argitaratu dituzte lortutako emaitzak.

Migrazioetan egiten dituzten bideen jarraipena egiteko, 4.306 gailu elektroniko erabili zituzten ikertzaileek 2000. eta 2009. urteen artean. 23 espezietako 1.791 banakoren nondik norakoak ezagutu zituzten hala. Ondoren, Stanford Unibertsitateko Barbara Block ikertzaileak (artikuluaren egile nagusiak), Nature ren webgunean adierazi duenez, ordura arte inork egin ez zuen zerbait egin zuten: migrazio-bide guztiak elkartu, eta gunerik partekatzen ote duten aztertu zuten.

Aurkitutako bi "puntu bero" horiek elikagaitan aberatsak direla ere adierazi du Blockek, eta, bereziki, lehen mailako produkzioari dagokionez. "Sabanako belardien parekoak dira itsasoan", dio.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia