Istanbul-eko Santa Sofia
1990/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Istanbuleko tenplu famatu hau, teknikoki sakon aztertuko dute Iparrameriketako Princenton-eko unibertsitateko zientzilariek. Eraikuntza liluragarri hau, 532.etik 537.era bitartean (bost urtean bakarrik beraz) egin zuten Tralles-eko Artemio eta Mileto-ko Isidoro-ren gidaritzapean.
Teknikariak gehien harritzen dituena, bere kupula da. Izan ere 30 x 50 metroko dimentsioak eduki arren, mila eta bostehun urtean lurrikara beldurgarriak jasanagatik zutik bait dirau. Injineruek beraz, lurrikaren kontrako eraikuntz sistemak hobetu nahi dituzte Santa Sofia aztertuta. Dena den, estetika aldetik ere badago zer ikasia tenplu eder horretan.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia