}

Irtenbideak irudikatu

2024/02/07 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

irtenbideak-irudikatu
Arg. Pernan Goñi

Garrantzitsua da irtenbideak irudikatzeko aukera ematea eta proposamenei balioa ematea. Ikasgelan STEAM proiektuak egin daitezke: ikerketa txikiak egin, erronkak ebatzi, hausnarketa kolektibo zein indibidualak bideratu… nolabaiteko entrenamendu gisa, eta proiektuetan oinarritutako hezkuntzaren bidez. Arazoaren parte sentitzen garen bezala, konponbidearen parte ere sentitu behar dugu.

Bestalde, aurrean dugun erronkak elkarlana eskatzen du, ez da bakarka ebatz daitekeen zerbait.

Konponbideak irudikatzeko, kontuan izan gomendio hauek:

  • Epe luzerako begirada: Egungo gizarteak “epe laburreko” ikuspegia dauka, kontsumo-ereduarekin oso erlazionatuta dagoena, eta krisi klimatikoaren erronkak epe luzerako begirada behar du, emaitzak ez baitira berehala sumatuko; are gutxiago, planetaren eskalan.
  • Sexu/genero ikuspegia: Guztioi eragiten digun arazo bat konpontzeko proposamenak egiteko garaian, ezinbestekoa da guztion iritzia, ikuspuntua eta beharrak kontuan izatea. Beraz, ezinbestekoa da irudikatuko diren irtenbideetan generoikuspegia txertatzea.
  • Begirada zabala: Planetaren egoera ulertzeko eta konponbideak bilatzeko, ezinbestekoa da proiektu zehatzetan ere beste ikuspegi hauen inguruko ondorioez hausnartzea: besteak beste, ondorio ekonomikoak, politikoak, ekologikoak, kulturalak, osasunekoak, teknologikoak eta etikoak.
  • Helburu handiak lortzeko, ekintza txikien indarraz jabetu: Ez barregarri utzi irtenbide gisa proposatzen diren ideiak, utopikoak badirudite ere. Ideia egingarri eraldatzaile bat lortzeko lehenengo urratsa izan daiteke jatorrizko amets bat. Ideia handietatik alternatiba egingarrietara irits gaitezke.

Edukietan sakontzeko, sakatu hemen.

Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia